Hasiera > Android, Linux > Etxeko Vpn-era android bitartez konektatu

Etxeko Vpn-era android bitartez konektatu

Aspalditik erabiltzen dut  etxeko vpn-a. Hasiera batean laneko kontuengatik beharrezkoa nuen. Edozein momentuan etxeko sarean nituen tresnak eta informazioa erabili ahal izatea lagungarri izan zitzaidan. Guzti hori internetera irekitzea ez nuen gogoko. Portu asko ireki eta segurtasuna asko bermatu behar da. Beraz vpn bat sortu nuen. Portable openvpn eta ziurtagiria usb batean sartu eta edozein ordenagailutik etxera konektatu n,etxeainteken portu bakar bat irekita edukita eta garrantzitsuena informazio guztia zifraturik dihoala. Etxeko interneterako irteera thor sarean sartu eta nabigazio nahiko pribatua lortu genezake.

Gaur egun mugikorra, laneko tresna garrantzitsuan bilakatu da.  Gainera egunero wifi publikoetan erabiltzen dugu. Ez da berriro kontatu behar deuston gertatutakoa. Egia esan ez dut han gertatuakoa batere sinisten baina bai gerta litekeela.Nork ez da joan noizbait ordenagailu publiko batera eta aurrekoaren gmail, tuenti eta facebook sesioak irekita daudela ikusi.

Vpn-a Zentyal-erabiliaz oso erraza da. Youtuben dagoen bideo honetan oso garbi ikusten da:

Gainetik azalduko dut. Lehendabizi ziurtagiri orokorra sortzen dugu. Hau etxearena izango litzateke. Gero bideo azaltzen den vpn-aren zihurtagiria. Egia esan azkenko bertsio hauetan zentyalek vpn zerbitzaria martxan jartzean automatikoki bat sortuko digu. Azkenik vpn-ra konektatu daitekeen pertsona bakoitzeko zihurtagiri bat. Gero Vpn zerbitzaria konfiguratuko dugu. OSO GARRATZITSUA  “interfaz tun” aukeratzea. Androideko softwarea horrela izatea eskatzen bait du. Eta vpn-ra konektatuak gaudenean web nabigazioa (80 portua) etxeko zerbitzariaren bitartez izatea nahi baldin badugu gateway-a konfiguratuko dugu. Bukatzeko  ziurtagiriak jeitsiko ditugu. Kontutan eduki sistema eragilearen arabera konfigurazio fitxategia aldatzen dela. Android sistemarako windows-eko ziurtagiriak beharko ditugu.

Android mugikorra konfiguratzeko lehenengo pausoa, ziurtagiriak honen barruan karpeta batean jasotzea izango litzateke. Gero google play dendatik softwarea jeitsiko genuke : openvpn. eta hau irekiko dugu. mugikorraren menu teklari  eman eta gero import from sd. Zihurtagirien karpetan dagoen *.ovpn ftxategia aukeratu eta ok. Etxeko vpn-ra konektatu nahi dugun bakoitzean ( nik beti konektatua nago) openvpn programa ireki eta connect sakatuko dugu.

Hemendik aurrera konexio guztiak zifraturik joango dira gure zerbitzariaraino behintzat, gero etxeko isp-aren arabera. Honek esan nahi du internet mantsoago joango dela.

Adibide gisa, astra erabili dezakegu samba bidez partekatuta ditudan fitxategiekin lan egiteko. fbreader calibre zerbitzariarekin konektatu eta liburuak bilatu eta jesiteko, mysql conect  mysql-ra konektatu eta konsultak egiteko. Xbmc bitartez multimedia ikusi eta entzuteko. remote transmision p2p-a kontrolatzeko.Redminedroid redmine-rekin konektatzeko. Eta oraindik probatu ez dudana sipdroid asterisk -ekin erabiltzeko.

  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: