Hasiera > Htpc, Linux > ODEnergy. Instalazioa.

ODEnergy. Instalazioa.

ODEnergy Home kontsumoa neurtzen duen gailua da. Etxebizitza batean instalatzeko prest dago. Bere tamaina txikiarengatik erraza izango zaigu koadro elektriko txikietan jartzea, hori bai, lekua baldin badaukagu.  Denbora guztian datuak jasotzen egongo da eta gero Interneten dagoen zerbitzari batera bidaliko ditu. Hau egiteko, gure etxeko wifiaz baliatuz  ODEnergy cloud-era bidaliko ditu datuak.  Erabiltzaileak edozein lekutik dohainik kontsultatu ahal izango ditu. Zerbitzariarekin konektatzerakoan https bidez egingo dugu beraz, informazioa enkriptatua joango da.

  Argazkian ikusten den bezala instalazioa oso erraza da. Nire Kasuan betea zegoen eta kanpoan jarri behar izan dut baina ODEnergy din-A karrilean   jartzeko prestatua dator.  Denboraldi baterako izango da bakarrik. Gero beste kuadro elektriko bat jarri beharko dut Opendomo-ren beste gailuekin ( odcontrol, alimentazio iturriak, etab).

Fasea pintza-tik sartu eta hau ODEnergy-ra konektatuko dugu. Bi kable izango dira eta zentzua zein den ez  zaigu axola. Gero argi-indarrera konektatuko dugu.Egokiena “ICP”tik gertuena konektatzea da.

Gailuak Led bat dauka. Hau informazioa emateko erabiltzen da. Gorria dagoenean abiarazten ari dela esan nahiko du.Berdea, Wifi-a Ad-hoc moduan dagoela. Kliska gorria, konektatzen. kliska berdea, internetera konektatua.

Lehendabiziko aldiz konektatu eta gero, wifi sare bat sortuko du “Ad-hoc” moduan: ODENERGY_xxxx. Sare honetara konektatuko gara eta nabigatzailean  169.254.0.2 idatziko dugu. Hemen etxeko Wifiaren datuak sartu beharko ditugu.

Hurrengo Post batean ODEnergy Cloud azalduko dut. Datuak ikusteko gunea.

Mailak:Htpc, Linux Tags: ,
  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: