Hasiera > Htpc, Linux > Xbmc 12 “Frodo” eta liburutegia mysql bitartez partekatzen.

Xbmc 12 “Frodo” eta liburutegia mysql bitartez partekatzen.


Xbmc-en liburutegia sareko htpc guztietan partekatzeko gaitasuna aspalditik dauka. Horretarako  mysql zerbitzaria konfiguratu eta  “advancedsettings.xml” fitxategia editatu behar dugu. Gaur egun Frodo bertsioarekin asko erraztu da.Gure filmen eta musikaren helbidea idaztea ez da beharrezkoa izango. Gainera telebista ikusteko soporte ofiziala izango du, naiz eta linux-ek pakete desberdin bat instalatzera behartzen gaituen. Beti ere telebista zerbitzaria instalatuta izan behar dugu.

Hemendik aurrera ez gara liburutegia ordenagailu bakoitzean eguneratzeaz arduratu beharko. Behin ordenagailu batean egin eta momentuan ordenagailu guztietako liburutegia eguneratua izango dugu. Gainera hau automatikoki egiteko xbmc plugin-a dauka, eguneratzea orduro egitea esan diezaiokegu.  Orain ere, filma bat gela batean hasi gaitezke ikusten, gelditu eta beste gela batera joan gaitezke gelditzen zaiguna ikusteko eta “ikusitakoak” marka xbmc guztietan berdina izango da.

Xbmc Instalatzen

Frodo beta 3 instalatuko dugu. Azkeneko bertsioa ateratzean post hau editatuko dut. Iadanik oso egonkorra da, beraz ez ditugu arazorik izango. Beti bezala terminala ireki eta hau idatziko dugu:

sudo add-apt-repository ppa:team-xbmc/unstable
sudo apt-get update
sudo apt-get install xbmc

Hau egin eta gero xbmc instalatua izango dugu. Ni tvheadend telebista zerbitzari bezala erabiltzen dut beraz beste pakete bat instalatu behar dut:

sudo apt-get install xbmc-pvr-tvheadend-hts

Mysql

Lehendabizi mysql zerbitzaria instalatuko dugu:

sudo apt-get install mysql-server

Instalatzen hari garela pasahitza eskatuko digu. Instalatuta dagoenean /etc/mysql/my.cnf fitxategia editatu beharko dugu bind-address -en azaltzen  de ip-a gure zerbitzariarenagatik aldatu beharko dugu. Gero mysql zerbitzaria berabiaraziko dugu.

sudo /etc/init.d/mysql restart

Orain  datu basean sartu ahal izateko erabiltzaile bat sortuko dugu:

mysql -u root -p

CREATE USER 'xbmc' IDENTIFIED BY 'xbmc'; Enter sakatu

GRANT ALL ON *.* TO 'xbmc'; Enter sakatu

Ateratzeko ” \q" idatziko dugu. Kontutan eduki honekin "xbmc" deituriko erabiltzaile bat sortzen ari garela eta baimen osoak dituela. Datu baseak sortzeko ahalmena behar du baina advancedsettings fitxategian erabiltzailea eta pasahitza ikusiko da.Nire kasuan mysql-en beste datu baseak dauzkat eta xbmc bere datu baseak(ez dakit zergatik baina izen desberdinak ematen dizkio eta ezin jakin zein izango diren, bestela zuzenean nik sortuko nituzke) sortzerakoan baimenak bakarrik datu base hauentzako ematen dizkiot.

advancedsettings.xml

Izen honekin fitxategia sortuko dugu, bai zerbitzarian eta bezero guztietan, bide honetan : /home/user/.xbmc/userdata/. Bertan hau idatziko dugu:

<advancedsettings>
<videodatabase>
<type>mysql</type>
<host>192.168.1.1</host>
<port>3306</port>
<user>xbmc</user>
<pass>password</pass>
</videodatabase>

<musicdatabase>
<type>mysql</type>
<host>192.168.1.1</host>
<port>3306</port>
<user>xbmc</user>
<pass>passowrd</pass>
</musicdatabase>

</advancedsettings>

Tvheadend

Hau telebista zerbitzaria izango da.  Instalatzeko hau egingo dugu:

sudo add-apt-repository ppa:adamsutton/tvheadend

sudo apt-get update

sudo apt-get install tvheadend

Instalazioaren bukaeran erabiltzailea eta pasahitza eskatuko digu.

Honekin beharrezko programen instalazioa bukatuko genuke. Hemendik aurrera ez gara liburutegia ordenagailu bakoitzean eguneratzeaz arduratu beharko. Behin ordenagailu batean egin eta momentuan ordenagailu guztietako liburutegia eguneratua izango dugu. Gainera hau automatikoki egiteko xbmc plugin-a dauka, eguneratzea orduro egitea esan diezaiokegu.  Orain ere, filma bat gela batean hasi gaitezke ikusten, gelditu eta beste gela batera joan gaitezke gelditzen zaiguna ikusteko eta “ikusitakoak” marka xbmc guztietan berdina izango da.

Oraindik xbmc nola konfiguratu behar den falta da. Baita ere zentyalen zein portu ireki eta filmen partekatzea nola egiten den. Eta ez dugu ahaztu behar tvheadend konfigurazioa, telebista ikusi nahi baldin badugu. Hurrengo post-etan azalduko dut

Mailak:Htpc, Linux Tags: , ,
  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: