Hasiera > Htpc, Linux > Zentyal 3.0 instalatzen.

Zentyal 3.0 instalatzen.

Atera berri da zentyal 3.0 bertsioa. Linux small business server deritzaiona, kongiguratzeko erraztasunagatik ezinbestekoa pyme batentzat. Software askean askotan gertatzen den bezala dohako bertsioa izango dugu: comunity edition baina nahi izanez gero enterprise editon erosi dezakegu salnehurri on batean. Softwarea  berdina baina ordaintzen dena zerbitzuarengatik da: eguneraketak lehendabizi jaso, laguntza 24 orduak, etab…

Nire kasuan etxean ezartzeko denez Comunity edition aukeratu dut. Instalatzen bukatzean zerbitzu mordoa izango ditugu gure menpe. Vpn,etxetik kanpo gure sarean sartzeko. Samba zerbitzaria, etxean dauzkagun ordenagailu guztiak informazioa era zentralizatu batean partekatzeko edo babes kopiak egiteko. Radius serbitzaria, wifi A.p-arekin konexioa segurtasunarekin erabiltzeko. Impresio zerbitzaria. Firewall bat. Web/ftp zerbitzaria. Jabber. Asterisk zentralita. Baita ere eposta eta dns zerbitzaria, baina bi azkeneko hauek internetera atera ahal izateko ip fijoak behar dituzte eta ez da nire kasua, hala ere intranetean erabilgarri izan daitezke. Zentyal bere osotasunean erabili ahal izateko bi sare txartel beharko ditugu.

Gaur instalazioarekin hasiko gara. Hilabete batzuk pasa ditut beta bertsioak erabiltzen eta sambarekin arazo pila izan ditut. Oraingo bertsioan samba4 erabiltzen hasi dira eta ezinezkoa izan zait eguneratzea beraz diskoa formateatu eta berria hasi dut.

Zentyal martxan jartzeko ordu bat beharko dugu baina ni aukera gehiago izatearren lxde erabili beharrean ubuntu-desktop instalatzen diot beraz denbora gehiago beharko dugu, beti ere internet abiaduraren arabera. Instalazioa oso erraza da:

Zentyal 3.0 instalazioa.

  1. Lehendabizi Isoa deskargatu webgunetik. Iso bat jeitsiko dugu eta dvd batean grabatuko dugu (Usb bidez  ahal daiteke ere).
  2. Ordenagailuaren dvd-an sartu eta ordenagailua piztu. Kontutan eduki bios-a konfiguratu beharko dugula dvd abiarazteko.
  3. Instalazioa hastean aukeratu Delete all disk.
  4. Internetera konektatua dagoen txartela zein den eskatuko digu. Nire kasuan eth1
  5. Pc-aren izena: zerbitzaria
  6. Erabiltzailea: Admin
  7. Pasahitza: admin
  8. Denbora gutxian berabiaraziko da eta dvd aterako da. Ubuntu lxde instalatua izango dugu eta nabigatzailea irekiko da . Orain nahi duguna instalazteko aukera emango digu. Nik dena instalatzen dut. PPtp, ups eta ipsec izan ezik.
  9. Denbora pixka bat pasako instaltzen  eta  sareko konfigurazioa eskatuko digu:
    1. etho –> Static. ip-a eman
    2. eth1 –> Dhcp. Nire kasuan zuzenean internetera  konektatua dagoelako.
  10. Domeinuaren izena: “nahiduzuena.nahiduzuena”  Saiatu “.local” ez erabiltzen batzetan arazoak eman bait ditzake.
  11. Domeinu birtualaren izena: “nahiduzuena.nahiduzuena”. Hemen berdina “.local” ez erabili.
  12. Mezu bat azalduko da instalazioa bukatu dugula esanez.

Zentyal 3.0. Hasierako konfigurazioa. DHCP (ez da beharrekoa)

Hasiera batean Dhcp moduloa ez dago erabilgarri. Sareko ordenagailuak ip eskuz konfiguratu nahi baldin baduzute ez da beharrekoa. Nik mac-aren araberaz ip-a automatikoki ematea gustokoa dut.Baina beti pare bat libre edukitzen ditut lagunentzako. Horretarako  Dhcp moduloa aktibatua eduki behar da:

  1. “Estado de los modulos” – dhcp aukeratu.
  2. Dhcp – Configuracion – rangos dhcp – añadir
    1. nombre: etxea
    2. de: 192.168.1.3
    3. para: 192.168.1.5
    4. Añadir
  3. Guardar. Goiko aldean azalduko da. Askotan aldaketak egiterakoan goiko aldean eskubian “guardar” azalduko da. Hau sakatu arte egindako aldaketak ez ditu egingo.

Ubuntu-desktop instalatzen

  • Terminal ireki

sudo apt-get install ubuntu-desktop

  • Instalazio erdian abiarazteko lehioa zein den eskatuko digu: Ni lighthdm aukeratzen dut. Gero software askea ez diren codec eta plugin batzuk instalatzen ditugu. Flash adibidez.

sudo apt-get install ubuntu-restricted.extras.

  • Instalazio erdian lizentzia onartzeko eskatuko digu. Onartu.
Mailak:Htpc, Linux Tags: , , , ,
  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: