Hasiera > Uncategorized > Software librea Erakunde Publikoetan I

Software librea Erakunde Publikoetan I

Krisi garai gogor batean murgilduta gaude eta denok dakigu gure erakundeak zorpetuak daudela.Zenbat diru joaten da lizentzietara ? Pentsa , 100 ordenagailu, 100 windows, 100 oficce,100 adobe pdf crator, 100 … dituen udaletxe txiki batean. Erraza izango litzateke diru gastu horren errua erakundeei botatzea baina egia esan gu gara errudun nagusiak. Bai Windows bat, office bat edo Photoshop pirata lagunei instalatzen diegunean. Hasi gaitezen gu aldatzen eta egon ziur Erakundeak ere aldatuko direla. Azken finean herriak egiten du udala. Jakin badakit hasi direla arazo hau konpontzeko lehenengo pausoak ematen .Pentsaezina da bapatean linux-a ordenagailu guztietan instalatzea, prozesu honek denbora luzea beharko du. Formakuntza eta lan egiteko eraren aldaketa behar dira baina pixkanaka lortuko dugu gure dirua benetan beharrezkoak diren gauzetan erabiltzea.

Softwarea bi ataletan banatuko nuke, alde batetik zerbitzariak eta bestetik bezeroak. Bezeroak daramatzaten aplikazioak aldatzen hasiko gara. Lehenengo pausua OWA erabiltzea da; jadanik leku askotan erabiltzen hasi dira. Erakunde eta enpresa gehienetan Microsoft exchange, eposta zerbitzari boteretsua erabiltzen da. Honek badauka web sarbide bat OWA (outlook web access) deritzana eta honela outlook-en lizentzia aurreztuko genuke. Honek, eta openoffice erabiltzeak, Office osoaren lizentzia ez ordaintzeko  aukera emango digu. OWA  ez da bezeroan  instalatu behar . Web orrialde bat da. Zerbitzarian bahimendu behar den aukera bat da. Behin eginda nahikoa izaten da nabigatzailean “nireempresa.eus/exchange” tankerako helbidea idaztea. Erabiltzailea eta pasahitza sartu eta barruan egongo gara. Ez dauzka Outlook-en aukera guztiak baina bai erabilienak: eposta, helbideak , egutegia  eta zereginak.

Hurrengo atalean Thunderbird eposta programa OWA-rekin sinkronizatuko dugu eta ez dugu nabigatzailea erabili beharko.

Software Librea Erakunde Publikoetan II

Mailak:Uncategorized Tags: , ,
  1. Erantzunik ez oraindik.
  1. No trackbacks yet.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: