Calibre liburutegia zerbitzarian. Gui gabe
Calibre liburutegi bat da. Gure ebook-ak antolaturik eduki nahi baldin baditugu oso aukera interesgarria. Gainera zerbitzari bezala erabili dezakegu eta liburuak web gune batetik , edo/ta mugikor eta tablet batean, liburu irakurgailu bat instalatuz gero zuzenean jeitsi.Gainera formatu desberdinekin eraldaketak egiten uzten digu. Instalatuko dugun script-a bakarrik liburuak jeisteko balio du. Liburuak igotzeko calibrek guia behar du. Horretarako calibre beste ordenagailu batean instalatuko dugu eta zerbitzarian daukagun calibreren datu basea ezarriko dugu. Horretarako gogoratu beharko gara calibre zerbitzaria gelditu beharko dugula hau egiten dugun bakoitzean.
Niretzako oso erosoa da horrela edukitzea. Aurrekoan vpn bat martxan jartzea azaldu nuen. Honetaz baliatuz, fbreader mugikorrean eta edozein momentuan liburu edo manualen bilaketa azkarra egin dezaket.
Lehendabiziko gauza calibre instalatzea izango da:
sudo python -c "import sys; py3 = sys.version
_info[0] > 2; u = __import__('urllib.request'
if py3 else 'urllib', fromlist=1);exec(u.
urlopen('http://status.calibre-ebook.com/
linux_installer').read()); main()"
Gero scripta jasotzeko fitxategia:
sudo nano /etc/init.d/calibre
Eta azkenik scripta kopiatu eta fitxategiaren barruan itsatsiko dugu:
Etxeko Vpn-era android bitartez konektatu
Aspalditik erabiltzen dut etxeko vpn-a. Hasiera batean laneko kontuengatik beharrezkoa nuen. Edozein momentuan etxeko sarean nituen tresnak eta informazioa erabili ahal izatea lagungarri izan zitzaidan. Guzti hori internetera irekitzea ez nuen gogoko. Portu asko ireki eta segurtasuna asko bermatu behar da. Beraz vpn bat sortu nuen. Portable openvpn eta ziurtagiria usb batean sartu eta edozein ordenagailutik etxera konektatu n,etxeainteken portu bakar bat irekita edukita eta garrantzitsuena informazio guztia zifraturik dihoala. Etxeko interneterako irteera thor sarean sartu eta nabigazio nahiko pribatua lortu genezake.
Gaur egun mugikorra, laneko tresna garrantzitsuan bilakatu da. Gainera egunero wifi publikoetan erabiltzen dugu. Ez da berriro kontatu behar deuston gertatutakoa. Egia esan ez dut han gertatuakoa batere sinisten baina bai gerta litekeela.Nork ez da joan noizbait ordenagailu publiko batera eta aurrekoaren gmail, tuenti eta facebook sesioak irekita daudela ikusi.
Vpn-a Zentyal-erabiliaz oso erraza da. Youtuben dagoen bideo honetan oso garbi ikusten da:
Gainetik azalduko dut. Lehendabizi ziurtagiri orokorra sortzen dugu. Hau etxearena izango litzateke. Gero bideo azaltzen den vpn-aren zihurtagiria. Egia esan azkenko bertsio hauetan zentyalek vpn zerbitzaria martxan jartzean automatikoki bat sortuko digu. Azkenik vpn-ra konektatu daitekeen pertsona bakoitzeko zihurtagiri bat. Gero Vpn zerbitzaria konfiguratuko dugu. OSO GARRATZITSUA “interfaz tun” aukeratzea. Androideko softwarea horrela izatea eskatzen bait du. Eta vpn-ra konektatuak gaudenean web nabigazioa (80 portua) etxeko zerbitzariaren bitartez izatea nahi baldin badugu gateway-a konfiguratuko dugu. Bukatzeko ziurtagiriak jeitsiko ditugu. Kontutan eduki sistema eragilearen arabera konfigurazio fitxategia aldatzen dela. Android sistemarako windows-eko ziurtagiriak beharko ditugu.
Android mugikorra konfiguratzeko lehenengo pausoa, ziurtagiriak honen barruan karpeta batean jasotzea izango litzateke. Gero google play dendatik softwarea jeitsiko genuke : openvpn. eta hau irekiko dugu. mugikorraren menu teklari eman eta gero import from sd. Zihurtagirien karpetan dagoen *.ovpn ftxategia aukeratu eta ok. Etxeko vpn-ra konektatu nahi dugun bakoitzean ( nik beti konektatua nago) openvpn programa ireki eta connect sakatuko dugu.
Hemendik aurrera konexio guztiak zifraturik joango dira gure zerbitzariaraino behintzat, gero etxeko isp-aren arabera. Honek esan nahi du internet mantsoago joango dela.
Adibide gisa, astra erabili dezakegu samba bidez partekatuta ditudan fitxategiekin lan egiteko. fbreader calibre zerbitzariarekin konektatu eta liburuak bilatu eta jesiteko, mysql conect mysql-ra konektatu eta konsultak egiteko. Xbmc bitartez multimedia ikusi eta entzuteko. remote transmision p2p-a kontrolatzeko.Redminedroid redmine-rekin konektatzeko. Eta oraindik probatu ez dudana sipdroid asterisk -ekin erabiltzeko.
LTSP eta Htpc-aren antolaketa berria
Aurreko astean zerbitzariaren disko gogorra hondatzen ari zela konturatu nintzen.Bururatu zitzaidan lehendabiziko gauza klonatzea izan zen baina fitxategi sistema lvm bitartez sortua zen eta clonezillak ez zidan harrapatzen beraz semearen diskoa hartu eta bertan instalazio berria egin nuen.
Ez dakit zorte txarra edota egun horretan ohean gelditu behar nuen. Ubuntu-desktop instalatu eta arazo ugari jasan eta gero sistema oso oso gaizki zihoan . Kernelarekin arazoak? ez nuen denbora galdu nahi. Zentyal lxde-rekin etortzen da eta nik normalean xbmc bakarrik erabiltzen dut, beste guztia terminala edo/ta web aplikazioen bidez egiten dut. Lxde azelerazio grafikorik gabe etortzen da, beharrezkoa xbmc-arentzat. Beraz nire ama plaka begiratu eta instalatu nion:
sudo apt-get install libva-intel-vaapi-driver
Orain xbmc badabil baina ordenagailua berrabiaraztean zuzenean xbmc barruan sartzea nahiko nuke. Beraz beste pakete bat instalatu beharra daukat:
sudo apt-get install xbmc-standalone
Honekin nahikoa izango litzateke baina nire kasuan script bat jeitsi behar izan dut:
#! /bin/sh
### BEGIN INIT INFO
# Provides: xbmc
# Required-Start: $all
# Required-Stop: $all
# Default-Start: 2 3 4 5
# Default-Stop: 0 1 6
# Short-Description: starts instance of XBMC
# Description: starts instance of XBMC using start-stop-daemon and xinit
### END INIT INFO
############### EDIT ME ##################
# path to xinit exec
DAEMON=/usr/bin/xinit
# startup args
DAEMON_OPTS=" /usr/local/bin/xbmc --standalone -- :0"
# script name
NAME=xbmc
# app name
DESC=XBMC
# user
RUN_AS=ERABILTZAILEA
# Path of the PID file
PID_FILE=/var/run/xbmc.pid
############### END EDIT ME ##################
test -x $DAEMON || exit 0
set -e
case "$1" in
start)
echo "Starting $DESC"
start-stop-daemon --start -c $RUN_AS --background --pidfile $PID_FILE --make-pidfile --exec $DAEMON -- $DAEMON_OPTS
;;
stop)
echo "Stopping $DESC"
start-stop-daemon --stop --pidfile $PID_FILE
;;
restart|force-reload)
echo "Restarting $DESC"
start-stop-daemon --stop --pidfile $PID_FILE
sleep 5
start-stop-daemon --start -c $RUN_AS --background --pidfile $PID_FILE --make-pidfile --exec $DAEMON -- $DAEMON_OPTS
;;
*)
N=/etc/init.d/$NAME
echo "Usage: $N {start|stop|restart|force-reload}" >&2
exit 1
;;
esac
exit 0
Fitxategi berri bat sortu behar izan dut eta hemen kopiatu:
sudo nano /etc/init.d xbmc
eta gero:
sudo update-rc.d xbmc defaults
Nire kasuan ordenagailua salan daukat. Argia joaten baldin bada edo ordenagailua itzalita baldin badago. Nahikoa izango da botoia sakatzea.
Baina guzti honek arazo berri bat sortarazi dit, semearen ordenagailua? Oraindik txikia da baina interneten online jokuak edo bere filma ikusi ahal izatea pake tarte bat gurasoentzat. Zer egin disko berria eskatu eta instalatu bitartean?ltsp. Zentyal-ek aukera ematen du baina orain arte ez nuen honekin frogarik egin.Dirudienez bi motatako bezero daude: Arinak eta pisutzuak. Arinak zerbitzarian urruneko sesio garafikoa irekitzen dute, aplikazioak zerbitzarian exekutatu egiten dira. Pisutzuak aldiz aplikazioak zuzenean bezeroan irekitzen dira beraz hardware indartsu bat behar dute.
Nik xbmc erabili ahal izatea nahi nuen baina ez dut lortu. Baina bai vlc-ren bitartez. Zentyal-en konfigurazioa oso erraza da. Lehendabizi bezeroak zeintzuk izango diren esan behar diogu zentyal-i : red – objetos – añadir nuevo . Izen bat jartzen diogu: etxea. Gero “miembros” sakatu eta hemen izena, ip-a eta mac-a emango diogu. Orain Dhcp-ra joango gara. Honezkero dhcp-a martxan dabilela pentzatzen dut beraz azkeneko aukerahartuko dugu “opciones avanzadas”. Cliente ligero jartzen due horretan siguiente servidor eta hemen LTSP de zentyal aukeratuko dugu. Cambiar sakatuko dugu. Azkenik menutik “clientes ligeros” -en sartuko gara. Hemen aukera ugari dauzkagu. Printzipioz ez nituzke aldatuko. Behin badabilela dakigunean orduan aukerekin jolastu. Orduan, hemen crear imagen sakatuko dugu eta listo.Irudia sortuko du, denbora dezente beharko du.
Sareko ordenagailuak konfiguratu beharko ditugu pxe-ren bitartez abiarazteko . Bios-ean sartu eta boot options-en barruan lehendabiziko gailua sare txartela jarriko dugu. Ordenagailua piztutzean zerbitzaritik irudia hartuko du. Harrituta gelditu naiz. Bikain dihoa ,oso azkar. Bideoak ere oso ondo ikusten dira.
Tvheadend Telebista zerbitzaria, Xbmc eta zentyal
Tvheadend, telebista etxeko sarean zehar edukitzeko softwarea da.Xbmc-k honentzako plugina dauka, beraz ordenagailu batean instalatu ezkero edozein xbmc-en telebista ikusi ahal izango dugu. Egia esan gaur egungo telebista saioek ez dute askorako balio baina beti ere filma edo serieren bat grabatu nahi baldin badugu, aukera hor izango dugu. Gainera honela mugikorrean edota vpn erabiliaz telebista edozein lekutan ikusi ahal izango dugu. Instalatzeko terminala erabiliko dugu. Instalazioaren zehar erabiltzaile bat eta pasahitza eskatuko digu:
sudo add-apt-repository ppa:adamsutton/tvheadend
sudo apt-get update
sudo apt-get install tvheadend && sudo apt-get install xbmc-pvr-tvheadend-hts
Hau egin eta gero nabigatzailea ireki eta localhost:9981 idatziz konfiguratzeko web orria irekiko zaigu. Lehendabiziko gauza : configuration – tv adapters eta gure telebista gailua aukeratzea izango da. Gero “add DVB network by location” sakatu, gure kokapena eman eta Kateak automatikoki bilatzen hasiko da. Bukatzean, “Map dvd services to channel” sakatu eta gorde egingo dira.
Hurrengo pausoa, bahimenak ematea izango da. Configuration – access control- en sartu eta erabileraren arabera bete beharko dugu. Azkenik, kate bakoitzaren ikonoa azaltzea nahi baldin badugu, internetetik jeitsi beharko dugu. tvheadend, channels-en sartu eta icon (full url) jartzen duen horretan , helbide oso idatzi beharko dugu ( “http://localhost/telebista/logo.jpg”).
Xbmc konfiguratuko dugu orain. Ireki eta sistema – gehigarriak – gaitu gehigarriak - Pvr bezeroak – tvheadend htsp client. Gaitu eta gero konfiguratu: tvheadend ip-a, erabiltzailea eta pasahitza sartu beharko dugu., gero ados sakatu eta xbmc berabiaraziko dugu.
Xbmc irekitzerakoan berriz sistemara joan beharko dugu eta hemen tb barruan sartu eta gaituko dugu. Berriz berrabiaraziko dugu. Hemendik aurrera telebista xbmc barruan ikusteko eta grabatzeko gai izango gara.
Zentyal erabiltzen dugunok aldez aurretik konfigurazio aldaketa batzuk egin behar ditugu. Lehendabizi red- servicios barruan zerbitzu berria sortuko dugu: tvheadend, protocolo tcp/udp, puerto origen cualquiera eta puerto destino 9981:9982 .
Gero cortafuegos- reglas de filtrado desde las redes internas a zentyal ( tvheadend, zentyal dagoen ordenagailuan instalatzen baldin badugu). Hemen Decisión: aceptar, origen: cualquiera eta servicio:tvheadend.
ODEnergy. Instalazioa.
ODEnergy Home kontsumoa neurtzen duen gailua da. Etxebizitza batean instalatzeko prest dago. Bere tamaina txikiarengatik erraza izango zaigu koadro elektriko txikietan jartzea, hori bai, lekua baldin badaukagu. Denbora guztian datuak jasotzen egongo da eta gero Interneten dagoen zerbitzari batera bidaliko ditu. Hau egiteko, gure etxeko wifiaz baliatuz ODEnergy cloud-era bidaliko ditu datuak. Erabiltzaileak edozein lekutik dohainik kontsultatu ahal izango ditu. Zerbitzariarekin konektatzerakoan https bidez egingo dugu beraz, informazioa enkriptatua joango da.
Argazkian ikusten den bezala instalazioa oso erraza da. Nire Kasuan betea zegoen eta kanpoan jarri behar izan dut baina ODEnergy din-A karrilean jartzeko prestatua dator. Denboraldi baterako izango da bakarrik. Gero beste kuadro elektriko bat jarri beharko dut Opendomo-ren beste gailuekin ( odcontrol, alimentazio iturriak, etab).
Fasea pintza-tik sartu eta hau ODEnergy-ra konektatuko dugu. Bi kable izango dira eta zentzua zein den ez zaigu axola. Gero argi-indarrera konektatuko dugu.Egokiena “ICP”tik gertuena konektatzea da.
Gailuak Led bat dauka. Hau informazioa emateko erabiltzen da. Gorria dagoenean abiarazten ari dela esan nahiko du.Berdea, Wifi-a Ad-hoc moduan dagoela. Kliska gorria, konektatzen. kliska berdea, internetera konektatua.
Lehendabiziko aldiz konektatu eta gero, wifi sare bat sortuko du “Ad-hoc” moduan: ODENERGY_xxxx. Sare honetara konektatuko gara eta nabigatzailean 169.254.0.2 idatziko dugu. Hemen etxeko Wifiaren datuak sartu beharko ditugu.
Hurrengo Post batean ODEnergy Cloud azalduko dut. Datuak ikusteko gunea.

